2 bideoak

Gaurko saioan hezkuntzaren inguruko bi bideo interesgarri ikusi ditugu. Bi bideo hauek hainbat hausnarketa egiteko aukera eman didate. Hasteko, lehenengo bideoa Angel Perez Gomez-i eginiko elkarrizketa bat da. Hona hemen bertatik ateratako ideiak: 
  • Ideien, ezagutzen, jarreren... aldaketa ematea ez da erraza izaten eta gainera, denbora asko, lan asko eta aurrez ezarritako errutina deseraikitzea eskatzen du.
  • Bestalde, irakasleoi asko kostatzen zaigu teknologiaren bidez ere (sare sozialak, esaterako) asko ikas dezaketela ikasleek. Teknologiaren bidez ezagutza berri, baliagarri eta gaur egungoa ikas daiteke. Oso garrantzitsua da gu, irakasleok, beraien alboan egotea ikaskuntza honetan, horregatik, ezinbestekoa da irakasleok gaur egungo errealitatea ikustea eta onartzea.
  • XIX. eta XX.mendeko hezkuntza eredua zaharkitua dago gaur egun eta ez die erantzuten XXI.mendeko beharrei. Izan ere, mende honetan gizartea errotik aldatu da eta eskolak garai haietako ereduen, metodologien, estrategien... oso antzekoak erabiltzen jarraitzen du.
  • Haurrek konplexutasuna ulertzen eta konplexutasun horren barruan beraien burua ulertzen ikasi behar dute.
  • Eskolaren zentzua eta helburua (baliotsutzat jotzen diren giza ezaugarriak haurrengan garatzea) berreskuratu behar ditugu gaur egungo gizarterako.
  • Ez dugu teknologiaren beldur izan behar, baizik eta teknologiari hezkuntzan esku-hartzen utzi behar diogu.
  • Bestalde, eginez ikastea izugarri garrantzitsua den arren, eskolan ez da hau gertatzen, ikaskuntza hauek memorizatuz ikasteko eskatzen baitiegu gure ikasleei.
  • Laburbilduz, bi mendetako tradiziozko kultura akademiko bat aldatu nahi badugu, ezinbestekoa da elkarri laguntzea, erreflexionatzea, praktikaren bidez egitea eta pazientzia izatea. Soilik modu honetan lortuko dugu!
https://www.youtube.com/watch?v=nSGHVaenL-M 

Bigarren bideoa berriz, Roger Schank-i eginiko elkarrizketa bat da, hona hemen nire hausnarketa:
  • Eginez ikasten ez bada ezin daiteke ikasi.
  • Ikaskuntza batek ez du ezertarako balio, bertan parte hartzen ez bada.
  • Iñork ez du ezagutzarik jasotzen behin eta berriz ekintza burutu gabe.
  • Hezkuntza, praktika eta esperientzia gisa defini daiteke, baina eskola ez da honetaz jabetzen.
  • Garai bateko hezkuntza eredua jarraitzen dugulako jarraitzen du hezkuntza arazoak gaur egun ere.
  • Teknologiari dagokionez, hezkuntza honen kontra dago, nahiz eta gaur egungo hezkuntzako arazoari aurre egiteko konponbide bat izan. Honek, esperientzia berriak, harreman berriak izateko... aukera ematen baitu.
  • Oso garrantzitsua da, guk, irakasleok, ikasleei trebakuntzak eta hobekuntzak izan ditzaten laguntzea.
  • Amaitzeko, eskolako irakasgaiak praktikoak izan behar lukete eta era honetan, hezkuntza egoera hobean egongo litzateke. Baina, eskolek ez dakite nola irakatsi behar duten, nolakoa izango litzateken irakaskuntza egoki bat, eta hortxe dago koxka.
https://www.youtube.com/watch?v=tw1VVjvMF9k

Comentarios

Entradas populares