2 testuen lanketa (2018/03/20)

Izenburuak argi adierazten duen bezala, gaurko saioa bi testu irakurtzeko eta lantzeko aprobetxatu dugu. Lehena, "Educación y aprendizaje" eta bigarrena, "La innovación no se prescribe".
"Educación y aprendizaje" testuari dagokionez, honako idea hauek atera genituen:
  •  Hezkuntza eta aprendizaia elkarren artean alderatzen ditu.
  • Hezkuntza: pasiboa, modernoa, errealitatetik aldendua...
  • Aprendizaia: inprobisatua, desordenatua, programatua, aktiboa...
  • Ideia hauez gain, ondorengo hasunarketa bat egin genuen:
Haurrek uneoro gai guztietaz galdetzen dute, gai askorekiko interesa dute, baina guk, helduok, ez diegu zuzen erantzuten, ez eta beraien jakin-minari asetu ere. Ondorioz, haurrek gai hauekiko interesa galtzen dute.
Haurrek, askotan, 2 urte dituztenean iada jarrera pasiboa dute, gurasoek ez dietelako erantzun euren interesei eta galderei.
Haurren jakin-mina oso zabala da, eta honek, gai asko lantzeko aukera ematen du. Hori dela eta, irakasleok, haurrek interesa duten gaiak landu beharko genituzke, egoeera aprobetxatuz eta batik bat, aprendizaia esanguratsua sustatuz.
Beraz, guk irakasleok haurrei jarrera pasiboa desikasten lagundu behar diegu, horrela, berriz interesa piztu dakien. Horretarako, oso garrantzitsua da beraiek egiten dizkiguten galdera berberak beraiei egitea, esateko "Nondik datoz haurrak?" era honetan haurren intereseko gaiak joarratuko ditugu eta honek motibazioa eta gogoa piztuko die.
https://carlosmagro.wordpress.com/2014/03/20/educacion-y-aprendizaje/ 

Jarraian, "La innovación no se prescribe" testuaren ideia nagusiak azalduko dizkizuet, labur-labur:
  •  Gaur egun, hezkuntzan berrikuntza ala aurrerapauso bat ematea ezinbestekoa da, zehazki, eskola eta ikas-komunitateko partaideekin bat datorren berrikuntza bat. Parekidetasuna, kultura aniztasuna, feminismoa, ikasleen garrantzia... oinarritzat dituen berrikuntza bat.
  • Ezinezkoa da berrikuntza bat aurrera eramatea ikas-komunitateko partaide guztien esku-hartzerik gabe.
  • Berrikuntza bat eman aurretik ezinbestekoa da ondorengo pauta batzuk jarraitzea:
    • Testuingurua ezagutzea.
    • Ditugun baliabideak kontuan hartuz lan egitea.
    • Esperimentatzea, behatzea.
    • Helburuak zehaztea.
    • Ikasleak protagonistatzat hartzea.
    • Uneoro etengabeko formakuntza jasotzea.
  http://otrasvoceseneducacion.org/archivos/170400

Comentarios

Entradas populares